“Illumbe” eskusoinu orkestra 1985. urtean sortu zen eta hasieratik José Juan Zubillagaren zuzendaritzapean egon da. Gaur egun 25 pertsonek osatzen dute eta beren bataz besteko adina 26 urtetakoa da. Talde honen partaide batzuk eskusoinu arloan profesionalak dira eta beste batzuk horretarako prestatzen ari dira.
Bestalde, “ILLUMBE” eskusoinu orkestrak konzertu eta saio asko eman ditu han eta hemen, eta edonon, publikoarengadik txalo beroak jasotzen ditu. “ILLUMBE” eskusoinuko orkestraren errepertorioa oso zabala da, 200 obra baino gehiagoz osatua dago. Estilo eta musikagile desberdinen lanez jositako errepertorioa da. Hauen artean: Händel, Haydn, J.S. Bach, Strauss... eta eskusoinuarentzako bereziki egindako obren autoreak: Bui, Mohr, Luck, Aragües, besteak beste.