5 metro diametroko pantaila zirkularrean proeiktatzen ari den bideoa sortu du Digitalakek, 360ºko bideoa eta 360ºko argazkiak uztartuz.
Galizian, Compostelako Santiagon egunotan ikusgai dagoen Peter Eisenman. A Cidade erakusketan ikus daiteke bideo ikusgarria. Udazkenean, Kulturaren Hiria osatzen duten eraikin guztiak zabaltzen direnean, erakusketa hau behin betikoa bilakatuko da, baina oraingoz, bisitariari hilabete batzu barru inguruan zer ikusiko duen ulertzen laguntzen dio.
Digitalak-eko lantaldeak, Kulturaren Hiria grabatu du 360ºko kamararekin, eta horrez gain, argazkiak ere egin ditu formatu berean.
Ondoren jasotako ikus-entzunezko material guztia nahastu da, 5 metro diametroko pantaila zirkular erraldoia egin da, eta 6 proiektoreren bitartez ari da eskaintzen orain ikuskizuna.
Donostia Oakley Pro Junior txapelketa jokatu da Groseko Zuriola hondartzan Uztailaren 22a eta 24a bitartean. Mundu osotik etorritako 200 bat gazte lehiatu dira, ea nork olatu gainean hobeto dantzatu.
21 urtetik beherako surflarientzat proba garrantzitsua da oso, munduko zirkuituaren zati delako, eta gainera berezia omen da Zurriolako hondartzako txapelketa, aditu askoren ustez, hemengoa baita europako hiri-olaturik hoberena.
Horiek guztiak kontuan hartuta, jende asko hurbildu da azken egunotan Grosen gertatu den ikuskizuna bertatik bertara ikustera. Eta Digitalak ekoiztetxea ere bertan izan da. Batetik, streaming bidez eskaini dugu txapelketa osoa zuzenean. Bestetik, 360ºko kamararekin ere jaso dugu bertako giroa. http://www.gozatueuskaltel.com/surf/index.html
Publizitatea izaten da gehienetan ikusentzunezkoen arloan berrikuntza gehien jasotzen dituen arloa. Atentzioa eman behar da edozein produktu saltzeko, eta horregatik bilatzen da beti azken muturreko teknologia, ideia on bat ikusgarri egiteko.
Sol Iberoamerikar Publizitate Jaialdian teknologia aurreratuenak erabilita, azken urte honetan egin diren spot asko ikusi genituen, baina bertan bizi den giroaren lekuko ere izan ginen, eta 360ºtan jaso genuen guztia.
Telknologia aurreratuena erabiltzen duten profesionalen arteko giroa, ikusentzunezkoen arloko formatu berezi eta ikusgarrienean eskaintzen dizuegu orain Digitalak ekoiztetxetik.
Medio guztietan entzun eta irakurri dugu Madrilgo Gran Viak 100 urte bete dituela.
Mendeurrenaren ospakizunekin batera, Madrilgo Udaletxearen web orriak Gran Viaren 360ºko ikuspegia emango du, Digitalak ekoiztetxeak egin duen lanari esker.
Astebetez Gran Viako txoko guztiak jaso dira 360ºko kamararekin. Hainbesteko bizia duen kaleak dagoeneko ez du sekreturik. Kalean gora eta behera ibiltzeko aukeraz gain, eraikuntzak, dendak, bertan bizi den giroa eta abar jaso dira, ikusleak guztia bere eskura izan dezan.
Hori guztia gutxi balitz, Gran Viako hainbat denda eta hoteletan ere sartu da kamara, bertako zerbitzu eta instalazioak guztion begi aurrean jartzeko. Baina kaletik bakarrik ez, Digitalakek eraikin garrantzitsuetako teilatuetatik ere jaso ditu irudiak. Mapa Interaktiboa Paseo Birtuala
360ºko bideoen erabilpen ugarien artean, garrantzitsuenetako bat higiezinen agentziei eta haien bezeroei ematen zaiena da.
Etxebizitzekin dugun lehen kontaktua argazki bidezkoa da normalean. Hala ere behin baino gehiagotan ezustekoak handiak izaten dira, argazkien bidez ezinezkoa baita etxea bere osotasunean erakutsi ahal izatea.
Senperen, etxeak sal-erosten dituen enpresa batek, Digitalaken 360ºko bideoen aldeko apustua egin du pisuak erakusteko orduan. Etxearen lokalizazioa eta sarrera zehatz erakusten dira bideoaren bidez, eta baita ere etxe barruko ibilbidea ere. Hori guztia etxearen planoaren kokapen datuekin sinkronizaturik. Ibilbidea egin ostean, gela bakoitzean geldialdia egin daiteke, xehetasun guztiak ikusi ahal izateko. Bai higiezinen bulegoek baita bezeroek ere euren eskura izango dituzte etxearen irudi guzti guztiak.
Etxe bizitzarekin izango dugun lehen kontaktu honek, ez du zalantza ez sorpresarako tarterik utziko 360ºko bideoei esker.
Medio guztietan entzun eta irakurri dugu Madrilgo Gran Viak 100 urte bete dituela.
Mendeurrenaren ospakizunekin batera, Madrilgo Udaletxearen web orriak Gran Viaren 360ºko ikuspegia emango du, Digitalak ekoiztetxeak egin duen lanari esker.
Astebetez Gran Viako txoko guztiak jaso dira 360ºko kamararekin. Hainbesteko bizia duen kaleak dagoeneko ez du sekreturik. Kalean gora eta behera ibiltzeko aukeraz gain, eraikuntzak, dendak, bertan bizi den giroa eta abar jaso dira, ikusleak guztia bere eskura izan dezan.
Hori guztia gutxi balitz, Gran Viako hainbat denda eta hoteletan ere sartu da kamara, bertako zerbitzu eta instalazioak guztion begi aurrean jartzeko. Baina kaletik bakarrik ez, Digitalakek eraikin garrantzitsuetako teilatuetatik ere jaso ditu irudiak.
Lan honen guztiaren emaitza hilabete amaieran eskegiko du Madrilgo Udaletxeak bere web orrialdean, eta orduan zabalduko dira ikusleen esku geratzen diren aukera guztiak. Digitalakek ekoitzitako 360ºko bideoek, beste formatuek ematen ez dituzten aukerak eskaintzen baitituzte. Ikusleak erabakiko du nora nahi duen begiratu. Zer nahi duen ikusi. Gran Via bere esku izango du ikuspuntu guztietatik.
Urtebete joan da ZuZeu albistaria jaio zenetik. Ehundaka sarrera, albiste, iritzi eta esteka bildu ditu 365 egun hauetan. Eta 50.000 irakurle izatera iritsi da.
Egun handia ospatzeko, mahai inguruak antolatu ditu ZuZeuk, Digitalak ekoiztetxearen laguntzaz. “Internet eta euskara” bata eta “Internet eta kazetaritza” bestea. Bi mahai inguru hauek formato guztiz berritzailean grabatu dira. 360ºko formatoan alegia.
Atalka argitaratuko dira ZuZeun, eta ikus-entzuleak hartuko du bideo horien gidaritza. Formatu berri honi esker, xagua erabiliz, zuk zeuk aukeratu dezakezu zer den ikusi nahi duzuna. Mahai inguruko hizlari guztiak dutuzu aukeran, noiz nahi ikus ahal izateko. Hurbildu, urrundu, eskuin zein ezker begiratu…
360ºko bideoek ematen dituzten aukera ugariak probestuz, Digitalak-ek ZuZeuren lehen urtebetetzea ospatzeko modurik ikusgarriena eskaintzen dizu, gaur egun ahoz aho dabiltzan gaien inguruko eztabaida oinarri hartuta.
En una feria centrada en la comunicación, el marketing, el diseño y sus soportes, Digitalak muestra la revolución de la producción audiovisual: los videos de 360º. Un nuevo mundo de posibilidades de la imagen en la que la interacción es fundamental.
Todo aquél que quiera podrá interactuar con los vídeos, siendo él mismo el que decida qué es lo que quiere ver, y a dónde quiere mirar. Además Digitalak ofrecerá el jueves día 4 de Febrero una charla en la que explicará qué es y cómo se produce un vídeo de estas características y cuáles son las aplicaciones que puede tener.
Digitalak, como miembro de Eiken, Clúster Audiovisual de Euskadi, presentará este nuevo producto dentro del espacio del stand.
Además se podrá ver una muestra de la labor de la productora Digitalak, que lleva ya más de 20 años trabajando en el mundo audiovisual, siempre innovando, creando y buscando nuevas fórmulas para conseguir hacer realidad los sueños y las ideas de sus clientes.
Digitalak en Abla. 3, 4 y 5 de Febrero en Ficoba de Irun.